Atzo gauean hasi zen kintopeko XII. Diva-Sat idi dema saria Azkoitiko Gurea probalekuan. Aurten bi jardunaldi izango ditu sariketak, eta atzokoa lehen jardunaldia izan zen. 22:00etan hasi ziren probak, eta Olidenen (Orio), Txokolateren (Errezil) eta Belamendiren (Errezil) txanda izan zen. Olidenek 43 plaza egin zituen, Txokolatek 42 eta Belamendik 38. (Argazkiak: Ibon Errazu)
Bihar, astelehenez, amituko da sariketa, 22:00etan hasita, Gurea probalekuan.
Hona hemen atzoko emaitzak: