Pintaketa, Munategiko biribilguneko 'Azpeitia' kartelaren gainean

Erredakzioa 2022ko abu. 14a, 09:54

"Azpeitia" zioen kartelaren gainean idatzi dute ezezagunek "Andramaxek!!!". (Utzitakoa)

Azpeitia dioen kartelaren gainean margo gorriz "Andramaxek!!!" idatzi dute bart ezezagunek. Biribilgunea Azpeitia eta Azkoitia artean dago, mugan, eta atondu zutenetik eman du zeresana bi herrietan.

Uztailaren bukaeran atondu zuen Munategiko biribilgunea Azpeitiko Udalak, eta aste gutxi batzuk pasatuta, Azpeitia dioen kartelaren gainean margo gorriz "Andramaxek!!!" idatzi dute bart ezezagunek. Izan ere, gaur hasiko dira Andremari festak Azkoitian. Hain zuzen, Azkoitia eta Azpeitia artean dago biribilgunea, mugan, eta atondu zutenetik eman du zeresana bi herrietan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide