Aste Nagusia dela eta, bihartik hilaren 20ra bitartean gaueko autobus zerbitzu bat gehiago izango da Azkoitia eta Donostia artean. Azkoititik 23:45ean aterako da azken autobusa –Azpeitian eta Zestoan geldialdiak eginda, 00:55ean iritsiko da Donostiara–, eta Donostiatik, berriz, 01:05ean –Zestoan eta Azpeitian geldialdiak eginda, 02:15ean iritsiko da Azkoitira.
Gainera, aste guztian zehar, 21:30ean itxi egingo Donostiako Askatasunaren hiribidea, eta beraz, geraleku aldaketak izango dira ordu horretatik atzerako autobus zerbitzuetan: Azkoititik 20:45ean abiatzen denetik atzerakoetan eta Donostiatik 22:05ean abiatzen denetik atzerakoetan. Horrenbestez, Azkoititik irteten duten zerbitzuek Urbieta kaleko 26. zenbakian izango dute geltokia, eta Donostiatik ateratzen direnek, San Martin kaleko 54. zenbakian.