Igerileku estalira joateko ez da aurrez hitzordurik hartu beharko

Julene Frantzesena 2022ko abu. 11a, 10:29

Elkarguneko estalitako igerilekua.

Abuztuaren 22an zabalduko dute Elkargunea, eta ordutik aurrera ez da martxan izango erreserba sistema. Udalak galdetegi bat egin du bazkideen artean, eta hori erantzun dutenen gehiengoak sistema kentzearen aldeko hautua egin du.

Elkarguneko igerileku itxietara joateko ez da aurrez ordurik hartu beharko aurrerantzean. Egunotan itxita dago elkargunea –bi astez–, eta abuztuaren 22an zabaltzen dutenean, jada ez da martxan izango erreserba sistema.

Pandemia garaian izan ziren murrizketen ondorioz jarri zuen udalak aurrez hitzordua hartzeko sistema, eta horrekin jarraitu edo ez erabakitzeko galdetegia egin du bazkideen artean. Bazkideen gehiengoa malgutasunaren alde agertu da, beraz, udalak sistema bertan behera uztea erabaki du.

Guztira, 234 bazkidek erantzun dute galdetegia, baina horietatik 209 izan dira kontuan hartzekoak –25 galdetegi baliogabeak ziren–. Galdetegia egoki bete duten herritarretatik 140 ziren erreserba sistema kentzearen aldekoak, eta 69 bere horretan uztearen aldekoak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide