San Jose egoitzako langileek eta Gazte Asanbladako kideek botako dute txupinazo alternatiboa

Julene Frantzesena

San Jose egoitzaren kanpoaldea.

Txosnaguneko eragileek antolatutako txupinazo alternatiboa San Martin auzoan botako dute Andremari bezperan, 11:00etan.

Azkoitiko txosnaguneko eragileek dagoeneko prest dute aurtengo andremarietarako egitaraua, eta gaur jakinarazi dutenez, San Jose egoitzako langileek nahiz Gazte Asanbladako kideek botako dute aurtengo txupinazo alternatiboa.

Urteroko legez, San Martin auzoan botako dute txosnaguneko eragileek antolatutako jaiei hasiera emango dien suziria; 11:00etarako jarri dute hitzordua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide