Joan zen larunbatean bi txapelketatako finalak jokatu zituzten Oteiza pilota elkarteko kideek. Adunan eta Getarian izan da Azkoitiko ordezkaritza asteburuan, eta txanponaren bi aldeak ikusi dituzte jokalariek.
Adunako XVII. Esku Pilota Txapelketaren finalean izan ziren Etxaniz eta Arregi, eta ez zuten hutsik egin; infantil mailako bi pilotariek 18 eta 8 garaitu zituzten Landa anaiak, eta beraz, Azkoitira ekarri zituzten txapelak eta garaikurrak.
Bestalde, Getariako Pilota Txapelketako kadeteen finalean aritu ziren Galarza eta Egaña. Horiek ezin izan zituzten Uriarte eta Calvo mendean hartu; 22 eta 8 galdu zuten norgehiagoka.