Bihar, ostirala, 11:00 aldean itxi egingo dute GI-631 errepidea, Azkoitia eta Urretxu artean. Gipuzkoako Foru Aldundia obrak egiten ari da errepide horretan; hain zuzen, 27. kilometroaren parean aurreratzeko erreia ari dira eraikitzen.
Errepidearen inguruko informazioa jaso nahi duenak 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat idatzi behar da Whatsapp taldera atxikitzeko eskatuz. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.