Larunbatean irekiko dute aurten aurreneko aldiz Caritasen tonbola. Plazaberriko apaizetxearen azpian irekiko dute tonbola, eta ohi bezala, txartelak erosteko guneak eta sariak hartzekoa bereiziko dituzte aurten ere. Datorren astean, larunbatean eta igandean irekiko dute, goizez 11:30etik 14:00etara eta arratsaldean, 18:00etatik 22:00etara bitartean.
Hurrengo astean, berriz, hilaren 13an zabalduko dute tonbola, eta txartel guztiak agortu arte, ziurrenik hilaren 18ra arte, egunero zabalduko dute hura. Goizez, 11:30etik 14:00etara zabalduko dute tonbola, eta arratsaldean, 18:00etatik gauerdira bitartean. Aurten, 6.000 sari inguru banatuko dituztela jakinarazi dute Caritasen tonbolaz arduratzen diren lagunek.