Uztailaren hasieran hasi zen Udane Juaristi margolari azkoitiarra Aizkibel kaleko etxebizitza bateko horman mural berri bat margotzen. Floreaga jauregiaren ondoko igogailuaren aurreko etxaurrean, hain zuzen. Udalak eskatuta, paisaia urbanoan oinarritutako murala osatu du Juaristik, eta dagoeneko ikusgai dago. Eraikinean bizi diren bizilagunak "oso pozik" daude emaitzarekin, eta eskertuta agertu dira. Juaristik lanaren inguruko xehetasunak azaldu dizkio Erlo Telebistari.