Itziarrera, Debara eta Aittolara irteera antolatu du Plaza Ondo elkarteak

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 28a, 11:57

Debako hondartza. (Turismo Euskadi)

Abuztuaren 25ean egingo dute irteera, eta hil horren 1etik 10era izango dute herritarrek izena emateko aukera. Goiza Itziarren eta Deban igaroko dute, eta Aittola Zaharrera joango dira bazkaltzera.

Plaza Ondo elkarteak Itziarrera, Debara eta Aittolara irteera antolatu du abuztuaren 25erako, ostegunerako. 09:30ean abiatuko da autobusa Azkoitiko liburutegiaren aurretik Itziarrera, eta hara iristean, norberak eramandako hamarretakoa jango dute –edaria Plaza Ondo elkarteak eramango du–.

Ondoren, Debara joango dira, eta 13:30ean autobusez joango dira handik Aittola Zahar jatetxera. Honako menu hau izango dute Aittola Zaharren: kroketak, paella, oilaskoa eta postrea.

Irteerara joan nahi dutenek 35 euro ordaindu beharko dute, eta txangorako izena abuztuaren 1etik 10era bitartean eman beharko dute Plaza Ondo elkartearen bulegoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide