Nemanja Radulovic biolinistak eta Kanarietako Gazte Orkestrak kontzertua eskaini dute gaur, ostirala, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Emanaldia 19:30ean hasi da eta jende ugari gerturatu da Baztartxora Radulovic biolinistaren abileziaz gozatzeko asmoz.
Serbiarrak Piotr Illich Tchaikovski konpositoreak 1878an idatzitako Biolinerako Kontzertua interpretatuko du, biolinarentzako "obrarik zailenetarikoa". Baztartxoko oholtza gainean, gainera, Kanarietako Gazte Orkestra izango du bidelagun. Victor Pablo Perezek zuzentzen duen orkestra 55 musikarirekin etorri da Azkoitira, eta Mendelssohnen 1. sinfonia eta Tchaikovskyren Biolinerako Kontzertua interpretatu ditu.
(Argazkiak: Azkoitiko Udala)