Etzi, ostirala, Azkoitiko Ramona's First Evil Boyfriend taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Dean tabernan. 19:00etan izango da emanaldia, eta sarrera librea izango du. Dean tabernak XLIV. urteurrena du aurtengoa, eta horren harira antolatu dute kontzertua. Egun berean, 22:30ean, Nestor arituko da pianoa jotzen tabernan. Larunbatean, bestalde, Munizzio DJa arituko da 12:30etik aurrera musika jartzen.
Konfinamenduan ondutako taldea da Ramona’s First Evil Boyfriend. Andrea Pozok (Azkoitia, 1997) eta Jose Mari Unanuek (Hendaia, Lapurdi, 1997) 2020ko apirilean grabatu zituzten beren lehen abestiak, eta urte bereko irailean publikatu zuten zortzi abestiz osatutako lehen proiektua. Ordutik, apurka-apurka, beraien bidea egiten ari dira Euskal Herrian.
Honako lotura honetan irakur daiteke Maxixatzenek Ramona's First Evil Boyfriend taldeari egindako elkarrizketa.