Plaza Ondok antolatuta, Kantabria bisitatu zuten atzo, osteguna, herriko zenbait jubilatuk. Islares eta Santoña (Espainia) ezagutu zituzten goiz eta arratsalde partean, eta itzulerakoan Getxon (Bizkaia) egin zuten geldialdia. Guztira, 86 lagunek parte hartu zuten bidaian, eta antolatzaileek adierazitakoaren arabera, "egun ederra" igaro zuten.
08:30ean, autobusez abiatu ziren herriko jubilatuak Kantabriara Aizkibel liburutegi paretik. Hara iritsi zirenean, hamarretakoa egin zuten, eta bi herriak bisitatu zituzten gero. Ondoren, bazkaria egin zuten; paella, menestra, bakailaoa bizkaitar erara, arkumearen gisatua eta etxeko postea jan zituzten. 20:30 aldera itzuli ziren herritarrak etxera, baina, aurrez Getxon geldialdia eginda.