Gabriel Carmonak azkoitiarrak judoko begirale titulua eskuratu du Guadalajaran (Espainia). Joan zen asteburuan izan ziren han Azpeitiko Kodaore judo elkarteko kideak, eta bertan lortu zuen titulua azkoitiarrak. Bestalde, ekainaren amaieran bigarren Dan maila eskuratu zuen Carmonak.