Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleek antolatuta, Gazte Topagune Sozialista izango da datorren uztailaren 20tik 24ra bitartean, Durangon (Bizkaia). Horren harira, batzar irekia egingo dute gaur, osteguna, Elkargunean. 18:00etan izango da juntadizoa, eta interesa duen orok izango du joateko aukera. Batzar horretan topaguneko hainbat kontuz arituko direla aurreratu du Urola Erdiko GKSk.