Kiroldegiko igerilekuen erreserba sistemaz galdetuko du udalak

Kris Fernandez 2022ko uzt. 13a, 13:12

Galdetegia hurrengo astean, uztailaren 18tik 24ra bitartean, bete ahal izango dute Elkarguneko bazkideek, eta horiek galdera bat erantzun beharko dute, erreserba sistemarekin jarraitzea nahi al duten, edo kentzearen aldekoak al diren.

Kiroldegiko igerilekuen erreserba sistema mantentzea edo aldatzea erabakitzeko, galdetegia zabalduko du Azkoitiko Udalak. Izan ere, "badira erreserba egiteko aukera eskertzen duten erabiltzaileak, eta baita malgutasunarekin jokatzea nahiago dutenak ere. Horregatik, erabiltzaileei zuzenean galdetzea erabaki dugu", adierazi du udalak.

Galdetegia hurrengo astean, uztailaren 18tik 24ra bitartean, bete ahal izango dute Elkarguneko bazkideek, eta horiek galdera bat erantzun beharko dute, erreserba sistemarekin jarraitzea nahi al duten, edo kentzearen aldekoak al diren.

Galdetegia 16 urtetik gorako bazkideek erantzun ahal izango dute, eta bazkide zenbakia eskatuko zaie, hala, "norbaitek behin baino gehiagotan erantzuten badu, bazkide horren erantzuna baliogabetuta geratuko da", azaldu du udalak. Galdetegiak paperean erantzun daitezke Elkarguneko sarreran eskatuta, edota online elkarguneazkoitia.eus webgunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide