Hilabete eskas falta da Azkoitiko jaietarako, eta Urola Erdiko Itaiak festa giroan gerta daitezkeen indarkeria matxista kasuei nola aurre egin eztabaidatzeko asanblada egingo du etzi, osteguna. 17:00etan izango da saioa Elkargunean, eta edonork izango du hara joateko aukera.