Juan Carlos Garcia irabazle, Espainiako eta Europako retro dantzen txapelketetan

Kris Fernandez 2022ko uzt. 11a, 15:00

Txapelketak Zumarragan (Gipuzkoa) jokatu ziren, ostegunetik larunbatera, eta Azpeitiko Dantzaki eskolako dantzariak bi lehen postu eskuratu zituen.

Espainiako eta Europako retro dantzen txapelketak jokatu zituzten Zumarragan (Gipuzkoa), ostegunetik larunbatera. Ostegunean eta ostiralean Espainiako bachata eta salsa lehiaketak izan ziren, eta Juan Carlos Garciak eta Ines Izagirrek osatzen duten bikoteak lehen postua eskuratu zuen 50 eta 60 urte bitartekoen kategorian. Larunbatean, berriz, salsa, bachata eta txa-txa-txa uztartzen dituen Europako Konbinatua txapelketa jokatu zuten, eta Azpeitiko Dantzako eskolako Garcia eta Izagirre bikoteak lehen postua lortu zuen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide