Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE-ek) eska ditzakete dagoeneko Azkoitiko Udalak ematen dituen dirulaguntzak. Erakundeak nabarmendu duenez, irailaren 30a, ostirala, izango da horretarako azken eguna, eta telematikoki egin beharko dira izapideak, Azkoitiko Udalaren webgunearen bitartez; Tramiteak dioen atalean egongo da horretarako aukera.
Laguntza horiek "garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak" hobetzeko helburua dute, eta dirulaguntza jasotzeko GKE-ek ezinbestekoa izango dute egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkorra Azkoitian edo Urola bailaran izatea.
Honako lotura honetan kontsulta daitezke Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratutako deialdia, baldintzak eta aurkeztu beharko dokumentazioaren xehetasun guztiak.