Surfak Urola Kostan duen pisua du ardatz Urolako Komunikazio Taldeak ekoiztu duen Xaka! saio berriak. Felix Aizpuruak gidatzen du saioa, eta hirugarren atalean Xabier Alberdi surflari azkoitiarra izan da protagonista. Orroaga inguruari buruz jardun dute Alberdik eta Aizpuruak.