Sahatsa dantza taldeak girotu du igande arratsaldea Azkoitian. Hain zuzen, taldeko musikari eta dantzariek Sahatsa plazan emanaldia eskaini dute 20:00etan hasita herriko plazan, eta dozenaka lagun bertaratu da emanaldiaz gozatzera.
Azkoitiko Udalak uztailerako antolatu dituen kultur saioen barruan eskaini dute gaurko emanaldia Sahatsakoek. Ordubete inguruko ikuskizuna izan da gaurkoa, eta Gipuzkoako nahiz Bizkaiko dantzen bilduma eskaini dute, hasteko; izan ere, Bizkaiko Dantzari Dantza dantzak eta Gipuzkoako hautatutako hainbat dantzaren bilduma laburra eskaini dituzte. Jarraian, Urrundik heldu naiz eta Gogoaren baitan doinuekin fandangoa dantzatu dute, eta Lanestorako uztai koloretsuekin agurtu dute Bizkaia. Amaieram, Etxahun Iruriri egin diote keinu Sahatsako dantzariek, eta horiek Agur Zuberoa abestiarekin egin dute dantza. Bestelako dantza eta abesti ezagunak ere eskaini dituzte ikuskizunak iraun duen ordubete pasatxoan, eta plazan elkartutako herritarrek txaloz egin diete aitortza dantzari zein musikariei.