Eguraldi paregabea lagun, eguerdi parte atsegina igaro dute gaur, igandea, San Jose egoitzako egoiliarrek. Izan ere, Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du egoitzaren atarian. Besteak beste, Urrategiko martxa, danborradako abestiak nahiz kanta dantzagarriak eskaini ditu bandak, eta gozatua hartu dute egoiliarrek. Egoitzara joan aurretik herrian kalejira egin du bandak, gaur Urrategiko Amaren eguna delako.