Jesus Maria Aranberri informatikan doktorea Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izendatu dute gaur, zapatua, Intsausti jauregian egindako ekitaldian. Ekitaldiaren hasieran Luis Elizegi Gipuzkoako Baskongadaren presidenteak hartu du hitza, eta ondoren, Aranberrik. Hark hitzartzea eginda, Sebastian Agirretxe Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidenteak erakundeko kide izendatu du Aranberri, eta Elizegik eman dio medalla hari. Musika emanaldia ere izan da; hain zuzen ere, Carmen Bocanegra sopranoak abestu eta Jose Luis Zamanillok fortepianoa jo du.
Aranberri Fisikan lizentziatua da, eta informatikan doktorea, EHUn. Unibertsitate horretako irakalea izanda da hainbat urtez, Arkitektura eta Konputagailuen Teknologia ikasgaietan. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politiken Saileko zuzendaria izan zen 1985 eta 1987 urteen artean, eta EHUko errektoreordea ere bai. Bestalde, ia hogei urtez izan da i2basque sareko koordinatzailea izan da. Kulturaren eremuan, berriz, Eusko Ikaskuntzako kide izandakoa da, eta Euskomediakoa ere bai; besteak beste, Auñamendi entziklopediaren proiektuan jarduna da.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Ondarea proiektuko kidea da gaur egun, eta eraldaketa digitalaren arloan hainbat lan egin du Innobasque erakundean. Euskadiko Artxibategi Historikoarekin, Bergarako Udal Artxibategiarekin, Koldo Mitxelena kulturgunearekin, Sancho Sabio fundazioarekin, Espainiako Kultur Ondarearen Institutuarekin, Bilboko Euskal museoarekin, San Telmo museoarekin nahiz SoPHIA plataformarekin kolaboratu du.