Azkoitiko lurretatik igaro dira Ehunmilak probako parte hartzaileak

Julene Frantzesena

Hainbat lasterkari Madariagako anoa postuan.

Gorlatik Elosura 21:10 aldean iritsi zen lehen korrikalaria. Handik Madariagara joan ziren, han baitzuten anoa eta kontrol gunea.

Atzo gauean igaro ziren Ehunmilak lasterketako parte hartzaileak Azkoitiko lurretatik. Gorlatik Elosura 21:10 aldean iritsi zen lehen korrikalaria, eta atzetik, pixkanaka-pixkanaka, beste guztiak. Madariaga auzora joan ziren handik –lehen lasterkaria 22:30 bueltan iritsi zen–, eta hango anoa eta kontrol postua baliatu zuten kirolariek indarrak hartzeko.

Madariagan lanean aritu zen boluntarioen taldea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide