Azkoitiko Udalak antolatuta, bi film eskaini zituzten atzo aretoz kanpo. Hain zuzen, Kontzejupean egin zituzten aire libreko zine emanaldiak. Aurrena, umeei zuzendutako Surfak zoratuta filma eskaini zuten, 19:30ean hasita. Ondoren, 22:00etan, A todo tren filma izan zen ikusgai. Bi emanaldiak doan izan ziren, eta hainbat herritar bertaratu zen emanaldiak ikustera.