Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak bat-bateko kontzertua, bideoan

Maialen Etxaniz 2022ko uzt. 8a, 18:09

Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak bat-bateko kontzertua eskaini zuen asteazkenean Abaraxkan. Doako emanaldia eskaini zuten musikariek aterpetxean, eta herritar nahiz musikazale ugari elkartu zen emanaldia zuzenean jarraitzera. Emanaldia bideoan jaso zuen Erlo Telebistak, eta osorik jarri dute ikusgai orain. 

 

Asteazkenekoa ez zen izan orkestraren Azkoitiko azken kontzertua ; izan ere, larunbatean, taldeak kontzertua eskainiko du aterpetxean bertan. Zapatuko emanaldia 19:30ean hasiko da

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide