Udane Juaristi margolari azkoitiarra mural berri bat margotzen hasi da, Floreaga jauregiaren ondoko igogailuaren aurreko etxaurrean. Udalak eskatuta, paisaia urbanoan oinarritutako murala osatuko du Juaristik Aizkibel kaleko eraikinean, eta "Azkoitiko herriari keinu bat" egingo diola aurreratu du artistak. Atzo, osteguna, hasi zen murala margotzen Juaristi, eta aurreikusi duenez, "hamar egun inguru" igaroko ditu lan hori egiten.