Eman daiteke izena Gurutze Gorriaren lehen sorospen ikastaroan

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 7a, 12:26

Uztailaren 11tik 27ra bitartean izango da ikastaroa, eta Gurutze Gorriaren Azkoitiko bulegoan eta Elkargunean eskainiko dute. Telefonoz edo posta elektronikoz eman daiteke izena.

Gurutze Gorriak lehen sorospenetako ikastaroa eskainiko du uztailaren 11tik 27ra bitartean, eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea. 09:00etatik 13:00etara bitartean izango dira saioak, Gurutze Gorriaren bulegoan zein Elkargunean, eta 125 euro ordaindu beharko da inskripzioa. Interesa dutenek bi modu dituzte izena emateko: 607 51 26 57 telefonora deituta eta azkoitia.heziketa@cruzroja.es helbide elektronikora idatzita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide