Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak bat-bateko kontzertua eskaini du Abaraxkan

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 7a, 09:51

Orkestra atzo Abaraxkan eskaini zuten kontzertuan. (Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Musikazale ugari elkartu zen atzo gauean Abaraxka aterpetxean, orkestraren bat-bateko emanaldia zuzenean jarraitzeko. Larunbatean, kontzertua eskainiko du taldeak aterpetxean bertan.

Atzo, asteazkena, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak bat-bateko kontzertua eskaini zuen Abaraxkan. Doako emanaldia eskaini zuten musikariek aterpetxean, eta herritar nahiz musikazale ugari elkartu zen emanaldia zuzenean jarraitzera.

Atzokoa, ordea, ez zen izan orkestraren Azkoitiko azken kontzertua izan; izan ere, larunbatean, taldeak kontzertua eskainiko du aterpetxean bertan. Zapatuko emanaldia 19:30ean hasiko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide