Andremarietako X. Film Laburren Lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea bihar, ostirala, itxiko da. Gezurra da aurtengo lehiaketarako hautatu duten gaia, eta gai horrekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Lehiaketan izena emateko azken eguna bihar, uztailak 8, izango da, baina film laburrak aurkezteko epea abuztuaren 8an itxiko da. Lanak udaleko Kultura Sailean aurkeztu beharko dira.
2019an egindako aldaketari eutsiz, film laburrek gehienez 12 minutuko iraupena izan beharko dute, eta euskaraz nahiz formatu digitalean aurkeztu beharko dira horiek. 16 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte soilik lehiaketan. Azken edizioetan bezala, aurten ere bi sari banatuko ditu erakundeak: Epaimahaiaren saria eta Ikuslearen saria. Bata zein bestea irabazten duen taldeak 300 euroko saria eta oroigarria jasoko ditu.