Sanferminetako entzierro txikia egingo dute bihar Praka Motxakin udalekuetako haurrek

Andoni Elduaien

Iazko udalekuetako irudi bat. (Kris Fernandez)

Pregoia irakurriko dute eguerdia baino lehen, eta 12:00etan botako dute suziria. Jarraian, entzierroa egingo dute plazatik Oteiza frontoietara arte.

Azkoitiko Praka Motxakin udaleku irekiak astelehenean hasi zituzten, eta bihar, uztailak 7, sanferminetako entzierro txikia egingo dute HH3tik LH6. mailara arteko haurrek. Eguerdia baino lehen pregoia irakurriko dute udaletxeko balkoian, eta 12:00etan botako dute suziria.

Haur batzuk zezenez mozorrotuta eta besteak korrikalari, entzierro txikia egingo dute herriko plazatik Oteiza frontoietara arte. Hain justu, gaur egingo dituzte biharko prestaketak LH4tik LH6 mailara arteko haurrek Abarketatxo ludotekan eta Artxamendi Topalekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide