Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak bi kontzertu eskainiko ditu aste honetan Abaraxka aterpetxean

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 5a, 10:02

Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestraren irudi bat.

Bihar, asteazkena, eskainiko dute lehen kontzertua, eta bat-batekoa izango da; bigarrena, berriz, larunbatean eskainiko dute. Bi emanaldietarako sarrera doakoa eta librea izango da.

Aste honetan doako eta sarrera libreko bi kontzertuz gozatzeko aukera izango da Abaraxka aterpetxean, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestraren eskutik. Horietako lehena, bat-bateko kontzertua izango da, eta bihar, asteazkena, eskainiko dute, 22:00etatik aurrera. Bigarrena, berriz, larunbatean izango da, 19:30etik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide