Aurrera doaz Azkoitiko udaleku irekiak

Kris Fernandez 2022ko uzt. 4a, 12:10

Gaur hasi dira 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoak Azkoitiko Gazteria sailak antolatutako udaleku irekiez gozatzen.

Joan den astean egin zituzten Artxabentura udalekuak. Astebeteko txanda izan zuten 13 eta 16 bitarteko nerabeek, eta gaur, astelehena, hasi dituzte udaleku irekiak 3 eta 12 urte bitarteko haurrek. Hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute aurten Gazteria sailak antolatutako udalekuetan parte hartuko duten haur eta gaztetxoek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide