Martxan da Donosti Cup futbol txapelketa. Azkoitiko San Juan zelaian jokatuko dira hainbat partida, eta lehenbizikoa Academia Manchester eta Set11 Catalunya taldeen arteko norgehiagoka izan da gaur, 10:00etan. Eguraldia lagun, ikusle asko joan da norgehiagoka ikustera.
Uztailaren 7ra, osteguna, bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Azkoitiko San Juan futbol zelaian. Hogei herrialdetako 720 talde bilduko ditu Donosti Cup futbol txapelketak, eta horietako batzuk izango dira Azkoitian. Hain zuzen, Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako, Frantziako eta AEBtako taldeek jokatuko dituzte norgehiagokak San Juanen.
Honako lotura honetan ikus daiteke osorik partida guztien zerrenda.