Atzo arratsaldean bukatu zen Lazkaon (Gipuzkoa), Errebueltie Eskudeixek eta Ikullu Racing taldeek antolatutako IV. Goilurrak Rallya. 70 gidarik parte hartu zuten auto lasterketan, eta hasieratik bukaera bitartean, ostiraletik atzora artean, hamar bide zati egin behar izan zituzten auto gidariek erlojuaren kontra. Bide zati horietatik lau, gainera, Azkoitiko lurretan osatu zituzten.
Rallyko partaideen artean herriko hainbat gidari ere izan ziren, eta Ibon Beitiak bigarren postua lortu zuen Ion Zubiaurre kopilotu zuela. BMW M3 autoarekin irten zuen Beitiak, eta 01:17:15 denbora eginda bukatu zuen rallya. Rallyko txapeldunak Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria (Peugeot 208 Ra4) izan ziren, 01:16:08 denborarekin. Hirugarrenak, berriz, Ioritz Odiaga eta Iker Mintegia (Renault Megane) izan ziren, 01:17:43 denborarekin.
Iraitz Olariagak eta Josu Odriozolak (Honda Civic) bederatzigarren postua lortu zuten, 01:20:18 denbora eginda. Hemeretzigarren postuan bukatu zuten rallya, berriz, Egoitz Lizarraldek eta Leire Odriozolak (Peugeot 206Xs), 01:25:26 denboran.