Sarean lau hitzaldi eskainiko ditu KZguneak uztailean zehar

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 3a, 10:00

Astero hitzaldi bana izango da euskaraz, eta Youtubeko KZguneaTIC kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira horiek, doan eta nahieran.

KZguneak zuzeneko lau hitzaldi eskainiko ditu sarean uztailean zehar, eta horien berri eman du. Astero hitzaldi bana eskainiko dute euskaraz, eta Youtubeko KZguneaTIC kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira horiek, aurrez izenik eman beharrik gabe. Saio guztiak IKTei buruzkoak izango dira, eta 30 minutuko iraupena izango dute. Gainera, hitzaldia zuzenean jarraitu ezin dutenek saioak ondoren ikusteko aukera ere izango dute, grabatu egingo baitituzte guztiak.

Hona hemen zuzeneko hitzaldien uztaileko egitaraua:

  • Uztailak 5, 19:00etan. Jolastu eta ikasi euskaraz. (Egunean Behin eta Berbaxerka).
  • Uztailak 12, 12:00etan. Zer diren NFTak eta nola funtzionatzen duten.
  • Uztailak 19, 19:00etan. Mantendu burua aktibo (memoria-jokoak gure gailuetan).
  • Uztailak 26, 12:00etan. Kontsumo iraunkorra. Eman bigarren bizitza zure gauzei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide