Udane Juaristiren 'Xipue morralin' erakusketa zabaldu dute Portaleburu aretoan

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 3a, 08:50

Udane Juaristi, 'Xipue morralin' erakusketan.

Artista azkoitiarraren hainbat lan egongo dira ikusgai Portaleburun uztailaren 17ra bitartean. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita aretoa, eta larunbatetan zein igandeetan, 12:00etatik 14:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara.

Udane Juaristi artista azkoitiarrak Xipue morralin deituriko erakusketa zabaldu du Portaleburu aretoan. Ostiralean ireki zuten erakusketa, eta Juaristik hainbat lan jarri ditu bertan ikusgai. Uztailaren 17ra bitartean egongo da zabalik erakusketa, eta honako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan zein igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide