Joseba Diazek bigarren egin du Trail des Balcons de Cauterets lasterketan

Nerea Uranga 2022ko uzt. 2a, 16:57

Joseba Diaz Trail des Balcons de Cauterets probaren podiumean; bigarren egin du. (Argazkia: Joseba Diaz)

20 kilometroko eta 1.300 metro desnibeleko mendi lasterketa egin du azkoitiarrak gaur Pirinioetan.

Trail des Balcons de Cauterets mendi lasterketa egin du gaur Joseba Diaz lasterkari azkoitiarrak. 20 kilometro eta 1.300 metroko desnibela du probak, eta 01:48:30 denboran bukatu du, bigarren postua lortuta. "Pena pixka batekin" helmugaratu da azkoitiarra, izan ere azken sei kilometroetara arte lasterketa buruan joan da, baina hanketan izan dituen arazoak tarteko, ezin izan du helmugara aurrena iritsi. Proba Miguel Balavesek irabazi du, 01:46:31 denboran ibilbidea eginda, bi minutu geroago iritsi da helmugara azkoitiarra. Probako gizonen podiuma Pierrick Pagek (01:57:01 denborarekin) osatu du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide