Gaur, ostirala, ikasturte amaierako jaialdia egin dute Born to dance dantza eskolako kideek Baztartxo antzokian. Ekitaldia hasi aurretik leporaino bete da antzokia, eta oholtzara igo diren adin guztietako ikasleek sekulako erakustaldia eskaini dute beste urte batez.
Mota guztietako dantzak ikusi ahal izan dira gaurko ekitaldian, eta haurrek, gaztetxoek zein ikasle beteranoek gerriak astintzeko parada izan dute agertoki gainean. Besteak beste, kirol dantza latindarrak, performance dantzak eta funky dantzak egin dituzte. Horrez gain, Jenny Calero irakasleak koreografia bat erakutsi die ikus-entzuleei, ondoren denek batera dantza egiteko.