LHE Erregularizazioa kanpainaren aldeko sinadurak biltzen ari dira eliz atarian

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 1a, 18:26

Herritar bat etorkinen erregularizazioaren aldeko dokumentua sinatzen, eliz atarian. (Anartz Izagirre)

Malen Etxeko kideak etorkinen erregularizazioaren alde sinadurak biltzen ari dira eliz atarian, eta 19:30ean Melillako gertakaria salatzeko minutuko isilunea egingo dute leku berean.

LHE Erregularizazioa kanpainaren barruan, etorkinen erregularizazioaren inguruko Legegintzako Herri Ekimenaren aldeko sinadurak biltzen ari dira Malen Etxeko kideak gaur, ostirala, eliz atarian. "Justizia sozialagatik", 600.000 pertsona eta 150.000 neska-mutil erregularizatzearen alde ari dira sinadurak biltzen.

Bestalde, 19:30ean erregularizazioaren aldeko La Maleta Loca deituriko performance-a eskaini behar zuten Malen Etxeko kideek, baina azkenean Melillako gertakaria salatzeko minutu bateko isilunea egingo dute, ordu berean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide