Herriko plazan hasi dute jolasa, eta herrian barrena ibili dira altxor preziatuaren bila dozenaka haur. Gazte Asanbladak antolatu du jolasa. 17:00etan zuten jarrita hitzordua herriko plazan, eta ordurako haur ugari bertaratu da jolaserako gogoz. Azalpenak entzun, eta 17:15ean abiatu dira haurrak pisten bila, asanbladako hiru kidek lagunduta.