Bulego, Egan eta En Tol Sarmiento izango dira aurtengo andramaxetako kontzertuak. Hala iragarri du gaur, ostirala, Azkoitiko Udalak. Joan den asteetan En Tol Sarmiento eta Bulego taldeek Azkoitian izango direla baieztatu zuten, eta udalak adierazi duenez, hirugarren kontzertua Egan taldeak eskainiko du, abuztuaren 15ean.
Hala, abuztuaren 14an Bulego taldeak eskainiko du kontzertua. Tomas Lizarazuk (ahotsa eta gitarra), Jontxu Apek (baxua), Ruben Lizarraldek (gitarra), Itzi Beitiak (teklatua) eta Xabier Arrietak (bateria) osatzen dute Azkoitiko taldea, eta Erdian oraina udako biraren barruan, Azkoitiko plazan emango dute kontzertua.
Egan taldeak abuztuaren 15ean eskainiko du emanaldia, eta 50 urteko ibilbidea duen taldeak dantzan jarriko ditu herritarrak. En Tol Sarmiento (ETS) musika taldearen kontzertua, berriz, abuztuaren 16an izango da.