Atzeratu egin dute igandeko 'Azkoitia: jauregien eta dorretxeen hiribildua' bisita gidatua

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 1a, 15:33

Altzibar Jauregi dorretxea. (Alex Berasategi)

Etzi, igandea, bisita gidatua egin behar zuten Azkoitian, baina atzeratu egin dute saioa. Aurrerago egin ahal izango da bisita hori.

Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua izeneko bisita gidatua eskaini behar zuten etzi, igandea, Azkoitian, baina Iraurgi Berritzenek jakinarazi duenez, atzeratu egin dute saioa. Narbamendu dutenez, aurrerago egin ahal izango da bisita hori.

Iraurgi Berritzen garapen agentziak Loiolako turismo bulegoaren bidez kudeatzen duen Urola Turismoak bisita gidatuen programaren aurtengo udako edizioa aurkeztu du. Loiola bailara, historia eta paisaia bazterrak izenpean, eskualdeko ondarea ezagutzeko doako bisita gidatuak eta ibilaldiak egiteko aukera izango da irailera bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide