Azkoitiko San Juan zelaian jokatuko dituzte Donosti Cup futbol txapelketako partidak

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 1a, 11:00

Anaitasunako nesken taldea, azkeneko Donosti Cup txapelketako partida batean. (Donosti Cup)

Datorren astelehenetik ostegunera bitartean jokatuko dituzte futbol partidak Azkoitiko San Juan futbol zelaian. Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako, Frantziako eta AEBko taldeak arituko dira Azkoitian.

Donosti Cup futbol txapelketa Azkoitira iritsiko da astelehenean. Uztailaren 7ra, osteguna, bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Azkoitiko San Juan futbol zelaian. Egun guztian zehar jokatuko dituzte, gainera, futbol partidak. 10:00etan hasi eta iluntzeko 20:00etara bitartean, gutxienez zazpi partida jokatuko dituzte egun horietan guztietan herriko futbol zelai artifizialean.

Hogei herrialdetako 720 talde bilduko ditu Donosti Cup futbol txapelketak, eta horietako batzuk izango dira Azkoitian. Hain zuzen, Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako, Frantziako eta AEBtako taldeek jokatuko dituzte norgehiagokak San Juanen.

Honako lotura honetan ikus daiteke osorik partida guztien zerrenda.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide