Bihar, larunbata, Matadeixek bere 26. urteurrena ospatzeko eguna du. Egun osoko egitaraua ondu dute biharko; izan ere, eguerditik gauerdira bitartean izango dira ekintzak han. 12:30ean, jai giroan murgiltzeko poteoa egingo dute, eta ondoren, 14:30ean, bazkaria. 17:30erako, berriz, serigrafia saioa antolatu dute, eta tailerraren bidez eskulanetan murgiltzeko aukera izango dute herritarrek. Gauean jarraituko du festak Matadeixen; 22:30etik aurrera, Telmo Trenor eta Enki Tonker taldeek girotuko dute gunea.
Uztailaren 30ean amaituko dituzte Matadeixeren 26. urteurreneko ospakizun ekitaldiak. 22:30etik aurrera, Borrokan eta Velutine taldeen kontzertuak jarraitu ahal izango dituzte musikazaleek.