Aizkibel liburutegiak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Andoni Elduaien 2022ko eka. 30a, 14:59

Aizkibel liburutegia. (Argazkia: Alex Berasategi)

Abuztuaren 31ra bitartean izango du udako ordutegia liburutegiak. Uda sasoian goizez irekiko dute soilik liburutegia astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. Astearteetan eta ostegunetan, ordea, arratsaldez ere irekiko dute.

Aizkibel liburutegiak udako ordutegia izango du bihartik aurrera. Uztailean eta abuztuan, 09:00etatik 13:00etara irekiko dute liburutegia. Astelehenetik ostiralera bitartean egunero irekiko dute liburutegia ordutegi horretan. Astearteetan eta ostegunetan, ordea, arratsaldez ere irekiko dute gunea, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Ordutegi hori izanik, bihar, ostirala, 09:00etatik 13:00etara bitartean egongo da zabalik liburutegia. Bestalde, liburutegia itxita egongo da abuztuaren 16tik 19ra bitarteko egun guztietan, biak barne. Irailaren 1etik aurrera, berriz ere ohiko ordutegia izango du Aizkibel liburutegiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide