Zapatu goizean jokatuko dituzte L. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketaren finalak

Andoni Elduaien 2022ko eka. 30a, 09:00

Azken edizioko finaleko irudi bat.

10:30ean hasiko dira finalak Gurea pilotalekuan, eta guztira, hiru partida ikusteko aukera izango da. Aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako finalak jokatuko dituzte.

Etzi, larunbata, L. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan. 10:30ean hasita, aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako finalak jokatuko dituzte.

Aurrebenjaminen mailan –2014an jaiotakoak–, Jon Azpiazuk eta Oihan Camposek osatuko dute finaleko bikote bat, eta Eneko Martijak eta Aietz Arizmendik bestea. Benjamin mailako finalean –2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak–, Julen Azpiazu eta Jakes Kortadi arituko dira alde batetik, eta Ekain Juaristi eta Jurgen Aizpurua betetik. Eguneko hirugarren eta azken finala, berriz, alebin mailakoa izango da –2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak–. Pello Alkorta eta Erik Ariztegi nahiz Joanes Juaristi eta Iker Garate izango dira finaleko bi bikoteak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide