Gaur, asteazkena, sukaldean eta margolanetan murgildu dira herriko zenbait gaztetxo. Gazteria Sailak ekainerako antolatutako ekintzen barruan aritu dira sukaldaritza eta margoketa tailerretan. Sukaldeko tailerrean parte hartu duten gaztetxoek pizza egiten ikasi dute Jorge Teixeira sukaldariaren eskutik. Margoketa tailerrean parte hartu dutenek, berriz, herriko paisaiak margotu dituzte Gorka Larrañaga artistak lagunduta.
Bihar, ekainak 30, Bubble Balls saioa egingo dute Elkargunean; eguraldi txarra egingo balu, saioa Gurea pilotalekuan egitea aurreikusi dute. Ostiralean, uztailak 1, Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna izango da Elkargune ondoko Aita Madinabeitia plazan; egun horretan ere euria egingo balu, Elkargunera lekualdatuko lukete pailazoen saioa.