Azkoitiko bandera ofizialaren ekitaldia, bideoan

Julen Imaz - Maialen Etxaniz 2022ko eka. 30a, 15:04

Azkoitiko bandera ofizial berria aurkezteko ekitaldia egin zuen udalak joan zen ostiralean, eta orduko irudiekin bideoa egin du Erlo Telebistak.

Azkoitiko bandera ofizial berria altxatu zuten joan zen ostiralean, horretarako prestatutako ekitaldian. Udal korporazioak Sahatsa dantza taldearekin zein Txalkor txistulari taldearekin herrian ibilbidea egin ondoren, Javier Zubizarreta alkateak altxatu zuen bandera udaletxeko balkoiko mastan, eta beraz, orain arte kolore zurikoa zen bandera ordezkatuko du aurrerantzean kolore gorria izango duen banderak. Ekitaldiko irudiekin osatutako bideoa da honako hau.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide