Malen Etxekoek LHE Erregularizazioa kanpainaren aldeko sinadurak bilduko dituzte etzi eliz atarian

Anartz Izagirre 2022ko eka. 29a, 08:50

Malen Etxekoak sinadurak biltzen joan zen ostiralean, Azpeitiko plazan. (Ihintza Elustondo)

Etorkinen erregularizazioaren alde sinadurak bilduko dituzte Malen Etxeko kideek etzi, ostirala, eliz atarian. 18:00etan hasiko dira sinadurak biltzen, eta 19:30ean La Maleta Loca deituriko performance-a eskainiko dute Malen Etxekoek.

LHE Erregularizazioa kanpainaren barruan, etzi, ostirala, etorkinen erregularizazioaren inguruko Legegintzako Herri Ekimenaren aldeko sinadurak biltzen izango dira eliz atarian Malen Etxeko kideak. "Justizia sozialagatik", 600.000 pertsona eta 150.000 neska-mutil erregularizatzearen alde bilduko dituzte sinadurak, eta 18:00etatik aurrera izango dira zeregin horretan. Bestalde, Malen Etxeko kideek erregularizazioaren aldeko La Maleta Loca deituriko performance-a eskainiko dute, 19:30ean hasita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide